Oreka sukaldaritza tailerra: Harvard platera

Harvardeko Osasun Publikoko Eskolako nutrizio adituek eta Harvardeko Osasun Argitalpenetako editoreek sortutako Harvard platera, edo osasuntsu jateko platera, elikadura osasungarri eta orekatuak sortzeko gida bat da.

Tailer praktiko honetan, barazkiekin, frutekin, proteina osasungarriekin eta zuretzat zein zure familiarentzat egokiak diren ale integralekin plater orekatu eta goxoak nola prestatu ikasiko duzu. Gakoa nutrizio kontzientea da: ondo sentitzen lagunduko dizuna, gorputza sasoian mantenduko duena eta elikaduraren bidez zure osasuna zaintzen lagunduko duena.

Tailerraren programan lantzen diren gaiak eta eduki espezifikoak nutrizio-heziketaren esparruko prestakuntza-izaerakoak dira, eta inola ere ez dute ordezten osasun-arloko profesional kualifikatu baten banakako aholkularitza.


Osteguna 17:30etatik 20:00etara

05/21

IKASTAROA NON EMANGO DEN:

GOe (Nafarroa etorbidea, 9, Donostia)

16 plaza

75,00 €

Erlazionatutako produktuak