UDAKO EUSKAL SUKALDARITZA IKASTAROA

Euskal gastronomia bere aniztasunagatik nabarmentzen da: arrain freskoak, haragi hautatuak, bertako produktuak eta kalitate goreneko esnekiak. 70eko eta 80ko hamarkadetan, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui eta Pedro Subijana bezalako maila handiko sukaldariek sukalde hau eraldatu zuten, tradizioa eta nazioarteko fintasuna uztartuz.

Uda honetan euskal sukaldaritzaren sekretuak ezagutu eta menperatzeko aukera izango duzu, platerik ikonikoenak eta adierazgarrienak eginez.

Non?

Udako ikastaro honetan, gela profesionaletan kozinatzeko aukera izateaz gain, GOe Gastronomy Open Ecosystemeko instalazioetan bisita gidatua ere egingo duzu. GOe Gastronomy Open Ecosystem ekosistema berezia da, prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza uztartzen dituena, gastronomia maila guztietan garatzeko eta bultzatzeko helburuarekin.


Asteartea 09:30etatik 13:30etara

07/14

4 orduko saioa

IKASTAROA NON EMANGO DEN:

GOe (Nafarroa etorbidea, 9, Donostia)

16 plaza

140,00 €

Erlazionatutako produktuak