Zergatik daude “etxera dakiten” platerak? Euskal nortasun gastronomikoa zure egunerokotasunean

Gastronomia uste duguna baino askoz gehiago da gure eguneroko bizimoduan. Errezeta tradizionalak ez ezik, “etxeari”, une bereziei, maite ditugun pertsonei edo, are gehiago, jaterakoan egunerokotasunean hartzen ditugun erabakiei lotzen dizkiegun platerak dira.

Saio honetan Euskal Herriko identitate gastronomikoa zure esperientziatik aztertzera gonbidatzen zaitugu: bizipenak eta emozioak, tradizioa eta eguneroko ohiturak nola nahasten diren, eta eguneroko aldaketa txikiek gure elikatzeko modua nola eraldatzen duten partekatuko dugu. Dastatzeko dinamika batekin, elkarrekin hausnartuko dugu zerk egiten duen plater batek bere esentzia mantentzea, eta zerk eboluziona dezakeen esanahi kulturala galdu gabe. Zentzumen-zientziatik abiatuta, zure ohiturak nola egokitu ikasteko eta pentsatzeko aukera, plater batek “etxeari” jakiten dion horri uko egin gabe.


Asteazkena, 18:00etatik 19:00etara

05/06

TOKIA:
GOe (Avenida de Navarra, 9, Donostia)

40 plaza

0,00 €

Olatz Urkiaga Mendikute Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatua, eta Giza Nutrizioaren Zientzia Aurreratuetako Masterra egina. Gaur egun, doktoretza-ikaslea da GOe Tech Centerren, Analisi Sentsorialaren eta Kontsumitzailearen Zientzien arloan. Bertan, estimulu sentsorialek identitate gastronomikoaren eraikuntzan duten zereginari buruzko tesia garatzen du, eta aukera osasungarriagoak sustatzeko aplikatzen du. Bere ibilbide profesionalean, nutrizionista gisa aritu da kontsultan aplikatutako nutrigenetikan, dietista gisa osasun-zentroetan, eta ikertzaile gisa nutrizioan eta osasunean.

Erlazionatutako produktuak