Etxeko gastronomia: esperientzia hobea nola diseinatu

Etxean jatea ez da soilik platerrean jartzen dugunari buruzkoa, baizik eta une hori nola bizitzen dugunari buruzkoa ere bada. Hitzaldi honetan aztertuko dugu nola ingurunean egindako aldaketa txikiek, espazioaren diseinuak eta zentzumen-perzepzioak eguneroko esperientzia gastronomikoa eraldatu dezaketen. Zentzumen-analisia, zapore-profilak edo neuroarkitektura bezalako kontzeptuen bidez, giro lasaiagoak, atseginagoak eta funtzionalagoak sortzen ikasiko dugu. Proposamen praktikoa da, janariaz gehiago gozatzeko eta, aldi berean, bertan bizi diren pertsonen beharretara egokitutako espazio inklusiboagoak sortzeko.


Asteazkena, 18:00etatik 19:00etara

06/10

TOKIA:
GOe (Avenida de Navarra, 9, Donostia)

40 plaza

0,00 €

Hizlariak:

Cristina Guerra Gil eta Adriana de Cardona Márquez

Zientzia Gastronomikoetako Masterreko ikasleak

Adriana biologoa da lanbidez, landareen bioteknologian eta zelula-biologian ikerketako esperientzia duena. Cristina industria-ingeniaria da, prozesuen optimizazioan esperientzia duena.

Biak Zientzia Gastronomikoetako Masterreko ikasleak dira, eta beren taldearekin batera autismoaren espektroan dauden pertsonentzako gastronomia inklusiboari buruzko proiektu bat garatzen ari dira. Zentzumen-sentsibilitateek eta lehentasunek jateko garaian estresan eta gozamen mailan duten eragina

Erlazionatutako produktuak