Programa honetan, gazteak gastronomiaren eta nutrizioaren munduan sartuko dira, elikadura-ohitura osasungarriak garatzeko ikuspegi ludiko eta praktiko batetik.
Zer ikasiko dute?
Udako ikastaro honetan, sukaldari gazteek aukera izango dute nutrizioaren eta gastronomiaren arteko harreman liluragarria aztertzeko, Basque Culinary Centerreko irakasleen eskutik.
Nabarmentzekoak
- Eginez ikasi: gure tresna eta ezagutza espezializatuekin, nork bere nutrizio-beharretara egokitutako menu orekatuak eta sortzaileak sortzen eta prestatzen ikasiko dute.
- Irakasle esperientziadunak: planifikaziotik hasi eta exekuzioraino, nutrizioan eta sukaldean trebatutako gure taldeak lagunduko die menu osasungarria praktikan jartzen.
- Elikadurari buruzko oinarrizko kontzeptuak: Makronutrienteak eta mikronutrienteak zer diren ikasiko dute, non aurki ditzakegun eta horiek gure bizitzan duten aplikazioa eta garrantzia.
- Tekniketan sakontzea: Sukaldaritzako oinarrizko teknikak hartuko dituzte, nutrizio printzipioekin zuzenean lotu ahal izateko.
- Dastaketa: Sukaldaritza praktikan bi egun izango dituzte. Taldean hainbesteko dedikazioarekin egindako plateral probatu ahal izango dituzte.
Non?
Eta hori guztia Basque Culinary Centerreko ikasgela profesionaletan, prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza bateratzen dituen ekosistema paregabean, maila guztietan gastronomia garatu eta bultzatzeko helburuarekin.
Eta, gainera... zure semeari/alabari abentura honetan lagundu nahi badiozu, ezagutu Helduentzako Ikastaro Trinkoa. Ikastaro horretan, gastronomiaren sekretu guztiak ikasiko dituzu, zure etxean aplikatzeko.