UDAKO IKASTAROA: PAELLA

Familiarekin edo lagunekin paella on bat jateko ideia buruan duzu? Paella Espainiako gastronomiaren plater nagusietako bat da.

Arroza oinarri duen eta paella baten gainean prestatutako plater hau Valentziako erkidegokoa da jatorriz, eta historian zehar aldaketa ugari izan ditu, lurralde desberdinetara egokituz edo produktu bikainagoekin finduz.

Zer ikasiko duzu? Sukaldaritza tailer honetan benetako paella bat ez den zerbaitetik bereizten ikasiko duzu, paella on baterako oinarriak landuz, baita dauden mota desberdinak ere, hala nola paella valentziarra eta itsaski paella. Ezagutu benetako paella on baten sekretuak!

Non?

Udako tailer honetan, ikasgela profesionaletan janaria prestatzeko aukera izateaz gain, Basque Culinary Center-en eraikinean bisita gidatua egiteko aukera ere izango duzu. Ekosistema paregabea da Basque Culinary Center, eta prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza uztartzen ditu, gastronomia maila guztietan garatu eta bultzatzeko.


Asteazkena 10:00etatik 13:30etara

07/16

3,5 orduko saioa

16 plaza

126,00 €

  • Sofritoa
  • Salmorreta
  • Paella Valentziarra
  • Itsaski paella

Erlazionatutako produktuak