UDAKO IKASTAROA: TXINGARRAK

Txingarretan sukaldatzeak osagaien zaporea eta testura bereziki nabarmentzen ditu. Ikastaro honetan, sua menderatzen ikasiko duzu, haragiak, arrainak eta barazkiak mamitsuak, samurrak eta usaintsuek izan daitezen.

Non?

Udako tailer honetan, ikasgela profesionaletan janaria prestatzeko aukera izateaz gain, Basque Culinary Center-en eraikinean bisita gidatua egiteko aukera ere izango duzu. Ekosistema paregabea da Basque Culinary Center, eta prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza uztartzen ditu, gastronomia maila guztietan garatu eta bultzatzeko.


Larunbata 9;30etatik 13:30etara

07/12

4 orduko saioa

16 plaza

126,00 €

- Albirginak txingarretan "Baingan Bharta"

- Ogia txingarretan

- Orburua eta azalorea txingarretan txuleta-koipearekin

- Denboraldiko arraina txingarretan

- Txuleta eta pikaña txingarretan

Erlazionatutako produktuak