Chef Gazteak Murgiltze-Programa Berria 15-17 urte 2019

Gastronomian formakuntza intentsibo bat nahi duten gazteentzako lehen programa. Instalakuntza hoberenetan, Basque Culinary Centerren.

Basque Culinary Centerren Chef Gazteak murgiltza programan izen emateko pausu bakar bat falta zaizu.

Ez pentsatu bi aldiz, etor zaitez eta hoberenekin formatu zaitez!

Udara honetan gurekin egoteko eta gastronomia onenean murgiltzeko animatu zaitez.

Gastronomiaren hiriburuan, Donostian, inguru gastronomiko batetaz disfrutatu.


En lista de espera

950,00 €

Plazak izen-emate ordenaren arabera banatuko dira. 

Prezioan honako hauek sartzen dira:

Mantenu osoko ostatua, adierazitako tokietan.
Lantegietan erabiltzeko materiala: BCCko mantala eta lantegi bakoitzaren inguruko informazioa.
Sukaldaritzako irakaslea, aisialdiko begiraleak eta sukaldari eta aditu gonbidatuak
Programan aurreikusitako txangoak eta jarduerak.
Istripu-asegurua.
Basque Culinary Centerretik aterpetxerako joan-etorria.

 

Ordaintzeko modua:

Izena ematean, berme moduan eta tokia erreserbatzeko, 250 euro ordaindu behar dira shop.bculinaryclub.com ordainketa-plataformaren bidez. Zenbateko hori guztiz itzuliko da ikaslearen onarpen-eskubidea erabiliz gero.

Gainerakoa aurrerago adieraziko den prozesuaren bidez ordainduko da.

 

Ezeztatze-politika:

Ezeztatze-politika, ikaslearen izen-ematea baieztatu ondoren:

Ezeztatzea udalekua hasteko 10 egun baino gehiago falta direnean egiten bada, zenbateko osoa itzuliko da, erreserbatzeko 250 euroak izan ezik.
Ezeztatzea udalekua hasteko 10 egun baino gutxiago falta direnean egiten bada, ez da dirua itzuliko.

Basque Culinary Centerrek, barne-araudiari jarraikiz, beretzat gordetzen du onarpen-eskubidea.