NAZIOARTEKO SUKALDARITZA IKASTAROA: PASTA BETEA

Pasta betea Italiako sukaldaritzako protagonista nagusietako bat da, eta zaporeak, osagaiak eta testurak konbinatzeko aukera amaigabeak eskaintzen ditu. Ravioliak, tortelliniak, agnolottiak eta beste hainbat barietatek nortasun handiko platerak sortzeko aukera ematen dute. Horietan, xehetasun guztiek dute garrantzia: orea prestatzetik hasi eta betegarria egiteraino.

Ikastaro honetan, pasta betea hutsetik prestatzen ikasiko duzu, hainbat forma emateko teknika ezagutuko dituzu eta pastaren eta betegarriaren arteko oreka lortzeko gakoak landuko dituzu. Esperientzia praktikoa izango da Italiako sukaldaritza-tradiziora hurbiltzeko eta zure sorkuntzak prestatzen gozatzeko.


Osteguna 18:00etatik 21:00etara

11/03

3 orduko saioa

16 plaza

85,00 €

Erlazionatutako produktuak