NAZIOARTEKO SUKALDARITZA SUSHIA BI EGUNETAN - EKAINA

Gustatuko litzaizuke zure ingurukoak harritzea zuk zeuk egindako sushi japoniararekin? Sushia Japoniako gastronomiaren plater enblematikoenetako bat da.

Sukaldaritzako arte delikatu honek arroza arrain freskoekin, itsaskiekin eta barazkiekin konbinatzen du, esperientzia gastronomiko paregabea eta fina sortuz. Japonian jaioa, sushiak mundu osoko ahosabaia konkistatu du, kultura eta gustu ezberdinetara egokituz, bere esentzia tradizionala galdu gabe. Ikastaro honetan nigiris, makis eta sashimis goxoak prestatzen ikasiko duzu. Presta zaitez sushiaren mundu liluragarrian murgiltzeko


Osteguna eta ostirala 18:00etatik 21:00etara

05/06 - 06/06

3 orduko 2 saio.

16 plaza

140,00 €

Erlazionatutako produktuak